XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Borda abandonatua baina ederra zen, ederregia alegia...

Ez al dute artzainek hau erabiliko?, nik arrituta.

Keba! ikusten baduk sabairik gabeko bordaren bat, horrek esan nahi dik inorena ez dela, utzita dagoela eta guk konponduz gero geurea izango dela...

Hori duk mendiko legea! erantzun zidan berak, ziurtasun handiz.

Eta pisu berria ikustera doazen ezkonberrien tankeran egon ginen gu planak eginez.

Pareta sendoak edukitzeari garrantzi handia ematen zion Anttonek, beste guztia egitea oso erraza izango zela zioen...

Nola?

Uralita lapurtuko dugu?

Eta berak, ea ni txoroa nintzen, ea nola demontre eraman behar genuen uralita haraino... makila luzeak trabeska jarriz eta plastikoaz estaliz sabaiarena konponduta zegoela.

Eta plastikoa, nondik atera?

Ez izateko hain pelma, hain koldarra, oihu egin zidan berak, (...)